XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAGUNARTEA
- Ohidurak ez ditu zahartzeak ontzen, bainan on izaiteak zahar-arazten
- Berant etorriari ohe txarra
- Berant jinak mahain azpitik xistu
- Beharrak egin arazten lasterka
- Joan arteko onik ez, eta itzuli arte bakerik ez
- Ibili behar duenak egoitea kalte.

- Zuzen ibili nahi duenak, egunaz ibili behar
- Teilatupe asko, buruhauste asko
- Ez da beharra bezalako mutilik
- Gauean berandu, goizean maingu
- Bizi dena, nundik edo handik agertzen
- Eskopeta hutsak bi gizon ikaratzen, beteak bat
- Jende ostea haundiago, haren bihotza itsuago
- Gaztekin ez dabilana, haren bihotza itsuago
- Gaztekin ez dabilana goizik zahartzen.

- Feria: alfer askoren aitzakia
- Ago, nexkatxa ago; ukanen dun haritz edo pago.
- Eskuminak eta goraintziak hitz huts, ekarleentzat bi putz.

- Eroen etxerat guziek bidea jakin
- Gizon bat higuin baduzu, emozu andre pollit bat
- Bertzeen isatsakin (jatsarekin) uliak kendu
- Batasunak indarra dakar
- Haundiak haundiago eta ttipiak akabo.

- Galtzak ere salduko luzke zurrutaren truke
- Nexka zaharraren etxean, haize hotza goizean
- Harri koropilatua ez da sekulan oso
- Bakardadea, oitura txar guzien iturria
- Baserritar kalezale, etxe ondatzaile
- Bataren gaitza bertzearen ona
- Batari harriaz, bertzeari ogiaz
- Batek mila balio eta milek berdin bat ere ez
- Beldurra itsu
- Beldurrak mahastia zaintzen.

- Eroa gomitzaile, zuhurra jale
- Erosiz ere, bakea on
- Ez on bati botz, ez gaitz bati hotz
- Ez daiteke makila bi buruetarik atxiki
- Ibili ta ibili ta azkenean erori
- Jokaria beti galtzaile
- Irri ainitzek, nigar guziek
-Itsaso guziak igaro (igaran) eta bazterrean ito
- Nahi duelarik altzoan ura; nahi ez duelarik ez ferretan ere
- Nun gertatu, han ostatu
- Untzia galdu ezkero, guztiok (guziak) pilotu (gidari).